Konpainiaren sentsibilizazio- eta bitartekotza-proiektua zalantzan jartzea eta, gainera, bitartekotza zalantzan jartzea arte koreografikoan.

Bitartekotza berrikustea

Duela 20 urtetik, Elirale konpainia aitzindaria da dantzaren inguruko sentsibilizazio- eta bitartekotza-ekintzetan. 2021ean, dantzari buruz gogoeta egin nahi dugu, arte koreografikoarekin lotuta, biztanlearengandik hurbilago legokeen bitartekotza garatzeko hezkuntza-tresna gisa.

Helburua, neurri batean, “biztanleari materia ematea” bada ere, konpainiako koreografoa eta artista koreografikoak elkartruke horietan ere oinarritzen dira tailerretan eta topaketetan.

Horregatik, bere proiektu orokorrean (sentsibilizazioa, sorkuntza eta zabalkundea) lan egin nahi izan du konpainiak, bitartekotza-ekintzak ardatz hartuta. Klasikoenetatik hasi, hala nola Arte eta Kultura Hezkuntza (AKH), eta berritzaileenekin eta esperimentalenekin buka.

Konpainiaren proiektua berriz ebaluatzea sentsibilizazioaren/bitartekotzaren ikuspegitik begiratuta: “Bitartekotza sorkuntzarako eta zabalkunderako pizgarri gisa”.

Asko dira erakundeek eta instituzioek erabiltzen dituzten bitartekotza eta sentsibilizazio artistiko eta kulturalerako tresnak. Horri esker, publiko ezberdin askorengana jo daiteke, kulturaren garapena sustatuz eta publikoak, obrak edo diziplinak eta artistak bilduz. Sortu zenetik, Elirale konpainiak eginkizun garrantzitsua izan du garapen horretan.

Esperientzia aprobetxatzea: beharrezko trukea

Koreografoak eta artista koreografikoek lekuan bertan lortutako esperientzia kontzeptualizatzeko, beste ikuspegi batzuk, beste ikaskuntza edo lantzeko metodo batzuk kontuan hartzeko beharra sentitzen dugu.

Gogoeta-prozesua abian jartzeko, bitartekotzan adituak diren zenbait espezialista gonbidatu ditu konpainiak, artearen nahiz kulturaren arlokoak, bai eta hezkuntzaren arlokoak ere, Akitania Berriko (Frantzia) eta Euskadiko (Espainia) koreografia-sektoretik datozenak.

Bazkide horiekin esperientziak trukatzen ditugu eta gure galderak bateratzen ditugu, gero gure arteko bitartekotzan aurkitzen ditugun arazoen berri emateko gure bazkide instituzionalei. Askotan, “elitistegitzat” edo “herrikoiegitzat” hartzen da arte hori, baina biztanle bakoitzaren gorputzak ez al die bere mugei ere aurre egin behar, norberarekiko topaketa sustatu eta guztientzat eskuragarria eta funtsezkoa dena baloratu beharrean? Nola gainditu oztopo hori, dantza biztanleekin partekatzeko eta haien eguneroko bizitza intimoenaren edo, aitzitik, politikoenaren parte izateko?

«Dantzan Bizi!» proiektuaren inguruko lantaldea

Aldi berean, Elirale Konpainiak bere kide instituzional historikoekin partekatzen du arte koreografikoaren bitartekotzari buruzko hausnarketa. 2021eko urte hasieran bilduko da ondoren zehazten den “lantaldea”, arte koreografikoan adituak direnak barne. Bilera batzuetan, oro har, arte koreografikoko bitartekotzari buruzko hausnarketa-esparru bat ezarriko du lantalde horrek, eta konpainiaren bitartekotza-proiektua «berriz diseinatzen» lagunduko du.

IKUSLE AKTORE ESKOLA : GORPUTZA JOKOAN

EliralE konpainia eta Hego Lapurdiko Hirigunea

2013an, Agglomération Sud Pays Basque erakundeak indartu egin zuen EliralE Konpainiari ematen dion babesa ikerketa artistikoari laguntzeko hitzarmen baten bidez. Testuinguru horretan, helduei zuzendutako prestakuntza abiarazi zuen Konpainiak: Ikusle Aktore Eskola, Gorputz Jokoa.
2 edo 3 eguneko elkarraldi hauek heldu guztiei zuzenduta daude, betiere mundu artistikoa jorratu nahi badute ikusle soilarena gainditzen duen hurbilketa bat eginez mundu horretara.
” Ikusi-interpretatu-egin” ikuspegiaren bidez Agglomération Sud Pays Basque erakundeak programatutako proposamen bat gauzatuko dute ikusle aktoreek. Horretarako, gai baten inguruan ardazten du saio bakoitza EliralE Konpainiak eta artistak gonbidatzen ditu proiektu honetan laguntzera. Mugimendua aztertzeko Laban eta FeldenkraÏs teknikak erabiliz, ikuskizun bizia hautemateko tresnak eskuratzea ahalbidetzen du Eskola horrek.

ESKOLENGANAKO ENGAIAMENDU SOZIAL ETA PEDAGOGIKO BAT BERE LURRALDEAN

Konpainia sortu zenetik eta publiko gaztearentzako ikuskizunak proposatu aurretik ere, Pantxika Telleriak, Estatuko irakasle diplomadun denak, lan sakona egin du gazteak sentsibilizatzearen arloan.
Gazteen inguruko inplikazio hori benetako premia da koreografoarentzat zein artistentzat, bertatik bertarako lan hori ezinbesteko bektorea baita, publikoarekin etengabeko joan-etorria sortzen duena, sorkuntza elikatzeko moduan betiere.
Horregatik, Konpainiak 2005ean bere sorkuntzei “jende guztiarentzako ” etiketa jarri zienetik, herri-bizitzaren bihotzean txertatzeko premia nabaritu du, handi eta txikien bila abiatuz. Izan ere, 2009az geroztik, Konpainiaren artistek adierazpeneko eta sorkuntza artistikoko lantegiak gidatzen dituzte Azkainen, dantza garaikidearen eta dantza herrikoiaren bidegurutzean, euskaraz, txikiei zein helduei zuzenduta. Azkainen edo Senperen dela, EliralE Konpainiak lan-jardunera gonbidatzen du publikoa, guztiak ere sorkuntza-prozesuaren bihotzera sar daitezen, beren buruari galderak egin diezazkioten eta artista eta koreografoekin bizipen-trukea izan dezaten.
Bestalde, Konpainiak eskaerak izaten ditu eta eskola-inguruneko proiektu ugarietan parte hartzen du kolektibitate eta erakundeen eskari gero eta handiagoari erantzuteko, beren lurraldeetan izango duten benetako lan sakona dela-eta. Hortaz, bere lan-lurraldean esku hartzen du, baita Departamenduko beste lurralde batzuetan ere, Arte eta Kultura Hezkuntzaren arloan zein haratago, zabalkunde-lanetan ari denean. Bitartekotza-lan hori DRAC erakundeak, Agglomération Sud Pays Basque erakundeak, Ikuskaritza Akademikoak, Euskararen Erakunde Publikoak eta Azkaineko Herriko-etxeak babesten dute gure lurraldean.