XIHIKO
Pieza koregrafiko eta musikala 5 interpreterentzat
Gaia : Bitxiaren beldurra
Gai koregrafikoa : Ibilmolde puntuatua
Iraupena : 45 min
Sorkuntza : 2016
Publiko guziarentzako, familian banatzekoa
Behor gazte bat Xihiko mendian dabil.
Leku horretako biztanleak presentzia bitxi batzuk dira.
Gaizkileak izanen ote dira, edo ongileak ?
Presentzia horiek Xihiko mendiaren sekretua azalduko al diote ?
Normalki mutil gazteei bakarrik azaldua zaielarik…
Koregrafiak Jauzien sistemaren baitan ibiltzeko manera ugaria deklinatzen du, hau itzal lan batez azpimarratua denean. Arkaitz Miner biolin jolea eta Jokin Irungaray perkusio joleak hiru dantzari interpreteak lagunduko dituzte, azken hauek haien ahotsaz kantatu eta instrumentoak joko dituztelarik.
Xihiko deskubritu aintzin!
Xihiko mendia edo le Mont Chico gailur bat da Pirinioetako dantzarien irudimen kolektiboan sortua. Mutxiko hitzaren deribatua da, eta mutxiko hitzak gizon ez ezkondua erran nahi du euskaraz. Beste batzuk erranen dute musika hitzaren eratorpen bat dela… Bizkitartean, Jauzi bat da ongi ezagutua zeren oraindik erabat « bizirik » dago eta dantzatua da gure Euskal Herrian bainan baita ere Pirinioetako mendi katearen herrietan.
Mutxikoak deitu diogu Euskal Herrian eta Mochico Okzitandarrez.
Emanaldi hau ikerketa proiektu batean sartzen da, Elirale eta LagunArte konpainiek batera eraman dutena. Mutxikoak XIV. mendeko Braleen europar fondotik datoz eta mendeak zeharkatuz guregana iritsi dira. Mutxikoen gaiaren inguruan egindako ikerketa/gogoetak sistema horren berdinamizatzea ahalbidetu du, dimentsio kalitatibo bat berreskuratuz. Dinamika hunek Xihiko obraren idazkerak koreografiko eta musikala bultzatu ditu, musika sinatzen dutelarik Arkaitz Miner eta Jokin Irungaray musikariek.
Xihikon, Jauzien sistema koregrafikoaren emika* atxiki dugu : Sistemaren giltza den Pikatu famatuaren puntuazioarekin gorputz-pisuaren alternantzia sortzen du dantzariak. Perkusio-elementuak biltzen du puntudun ibilera hau eta perkusioak dantzariari bere bizkar-hezurra itzultzen dio. Sistemak generatzen dituen sintaxiaren ahalmen guziekin jostatu gira : Jauzien Dantzaren Historia zeharkatu dugu kalitate desberdinekin. Bidaia hau Euskal-Herritik pasatzen da Xiberotik bereziki, bainan Ossau arhanetik ere, Jauzi era « tradizionalen » Lionel Dubertrand-en aholkuekin guk sortutako Larretarrak izenekoarekin, baita bukaeran esentzia garaikidea duen Mutxiko bat sortuz.
Pantxika Telleria, Koregrafoa, 2016eko urtarrilean.
*« Hizkuntza bakoitza soinu kopuru mugatu batez osatua da. Akzentuak, interpretazio pertsonalak, manierismoak eta beste gehigarrietaz osatua da. Kontaktuan garelarik lehen aldikotz hizkuntza batekin, zaila zaigu jakitea ea soinu bat esentziala den edo aksesorioa. Linguistak teorian bederen hasten dira fonetikoa den transkripzio batekin entzuten diren soinu guziak bilduz eta piska-naka kentzen dituzte gehigarri guziak esentzialak diren soinuen atxikitzeko eta fonemikoa den transkripzio baten atxikitzeko »
(« Introduction générale » in Anthropologie de la danse, Genèse et construction d'une discipline “ sous la direction d’Andrée Grau et Georgiana Wierre-Gore, Recherches CND, p.22 et 23)
Distribuzioa
Interpreteak :
Arantxa Lannes
Jorge Calderon Arias
Oihan Indart
Arkaitz Miner
Jokin Irungaray
Koregrafoa :
Pantxika Telleria
Koregrafo laguntzailea :
Célia Thomas et Johane Etchebest
Dantza tradizonalean aholkularia :
Lionel Dubertrand
Feldenkraïs TM teknikan laguntzailea:
Laura Beurdeley
Musika sorkuntza :
Arkaitz Miner
Argi sorkuntza :
Javi Ulla
Soinu teknikaria :
Patrick Fisher
Eszenografia, akzesorioak eta jantziak :
Maialen Maritxalar
Eszenografia egilea :
Carlos P. Donado
Akzesorioak :
Annie Onchalo
Argazkiak :
Marion Morin eta Isabelle Miquelestorena
Ekoizpena :
Guilhem Boudières