FUGA!-REN BIRA
Fuga!-ren estreinaldiaren ondotik Angeluko Quintaou antzokian, Hego-Akitaniako Eszena Nazionalaren udazkeneko programaren barruan, urtarrilean, Luhuson eta gero Garazin gure azken proposamen koreografikoa aurkeztuko dizuegu. Lau interprete, hots hiru dantzari eta musikari bat, eszenan elkartzen dira gorputzen korapiloa eta beraien arteko menpekotasuna garatzeko Mutxikoen sistemaren bitartez. Zuzendari koreografiko gisa, Pantxika Telleriak denboran zehar bidaia bat bultzatzen du […]