Ka dira

Pieza koregrafikoa 2 interpreterentzat
Iraupena : 45 mn
Sorkuntza : 2013
3 urtetik aintzina

 

Kadira hitzak aulkia edo katadera erran nahi du Lapurdin. Claude Boujon idazlearen « Kadira urdina » izeneko haurrentzako liburuaren gainean oinarriturik, Elirale konpainiako Pantxika Telleria koreografoa iturrira jiten da berriz eta ber idazten du beste gisara 2005an publiko gaztearentzako sortu zuen bere lehen pieza koregrafikoa.
Garai hortan irudikatu zuen hirukote bat non eszenan hiru protagonista zeuden : emazte bat, gizon bat eta kadira bat. Edo nola objektu arruntena bihurtzen den joko guzien asmatzeko aitzakia, tartezka auto, haize-parpaila edo kaiola.
Ber-sorkuntza honetan, Pantxika Telleriak lehen bertsioaren giroa atxikitzen du zerumuga berri bat idekiz Baztango Irri-dantzekin jolastuz ; kontatzen eta emozioak garratzen duen ahotsa gehitzen du, hizkuntza asmatu bat sortuz, poetikoa eta minbera. Pieza fin eta kilikagarri hau bi dantzarisek eramaiten dute orain. Dantza garaikidearen hizkuntza goxoak haurren irudimen bereziarekin bat egiten du.
Argitaratua frantsesez L'école des loisirs argitaletxean eta euskaraz Ikas argitaletxean.

Distribuzioa

Interpreteak :

Arantxa Lannes
Maëva Coëllo

Koregrafia :

Pantxika Telleria

Koregrafo laguntzaileak :

Célia Thomas eta Jose Cazaubon

Taularatze begirada :

Joxelu Berasategi

Ahotsak eta musikak :

Kristof Hiriart eta Joseba Irazoki

Hitzak :

Ur Apalategi

 

Argi sorkuntza :

Javi Ulla

Eszenografia, akzesorioak eta bisualak :

Maialen Maritxalar

Jantziak :

Karine Prins eta Maialen Maritxalar

Kadiraren konzepzioa eta errealizazioa :

Jean-Louis Iratzoki eta Txomin Iratzoki

Ekoizpen arduraduna:

Guilhem Boudières

Emanaldiaren irudiak deskargatu hemen

KA DIRA