Ekainaren 4ean Elirale tailerren festa Azkainen

Ekainaren 4ean Elirale tailerren festa Azkainen
Integrazio batzordearen alde

Ekainaren 4ean, Elirale Konpainiak  2015/16 ikasturtean tailer eta ikastaroetan parte hartu duten kide guziak bilduko ditu « Merkatu ibiltari dantzatua » izeneko ekimenera. Azken hau goizeko 10ak30etan hasiko da Azkaingo Erromatar zubitik desfile batentzat non Kiki Bordak zuzenduriko musikari talde baten laguntzatrekin ibiliko diren dantzariak.
Erromatar zubitik Azkaingo plazaraino eramanen dugun ibilbidean, Pantxika Telleriaren laguntzarekin Annie Dumayk errekaren presentzia eta herrian diren errotak aipatuko ditu, harriaren elementua oroit araziz ber mementuan.
Azkaingo pilota plazararuntz joanen da desfilea eta goizeko 11etatik landa haur eta burasoentzako dantzaldi berezitxo bat proposatua izanen da.
Esukaraz diren tailer horiek Elirale Konpainiak EEPren laguntzarekin proposatzen ditu.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude