01.01
Dantzaria eta atabalaria, karrikarentzako galarrots performantzia.
Euskaraz den emanaldia
LagunArte konpainiarekin kolaborazioan
Iraupena : 30 min
Sorkuntza : 2015
7 urtetik aintzina
Bi lengoaia elkartzearen emaitzazko diskurtso baten sortzea :
Gorputza eta danborra, dantza eta musika.
Forma ezaguntzat har dezakegu euskal jauzia, eta ezin zehaztu daitekeen datan sortutako fruituarekin aldera dezakegu, euskal kultura bere osotasunean biltzen duen bertako zuhaitzean sortutako fruituarekin, hain zuzen ere.
Dantzaria eta musikaria uztartu egiten dira eta elkarrekin sortzen dute handiagotutako, egituratutako eta zirkunstantziek baldintzatutako keinu etz soinu ibiltze bat, ibiltzetik dantzara, hutsetik egiturara, noraezetik espazio mugatura.
Badirudi nukleo bat, atomo bat nabari daitekeela, bere eklosioaren bidez lengoaiei (dantza eta musika) kultura-berezitasun batez jabetzea ahalbidetuko diena, borborigmoetatik hizkuntza sortuko balitz bezala.
Euskal jauziaren proportzioa kontuan izanda, elementu metrikoak, abiadurak, bermatzeak, gorputz-posizioak, jarrerak eta konposizio-elementuak atera ditzazkegu, hau da, datu kodifikatu eta partekatuen multzo bat, gaur egun ere asmaketarako bidea ematen duen datu multzo bat.
Dantzaria eta Atabalaria – «euskal» dantzaria eta «euskal» danborra, keinua eta soinua elkartuta daude.
Sortzearen hipotesia kontuan izanda, hau da, konposizioa edo keinua eta soinua banaezinak direneko jauziaren formarekin inbrikatuta dagoen sorkuntza, benetako sorkuntza bat eragingo duen lehen lan-etapa honetan sistemaren epopeia jendeari aurkeztea da gure asmoa, hastapen-hastapenekoekin hasi eta gaur egun benetako sorkuntza horren pertzepzioaren hipotesiak eta haren praktika ere barnean hartuta.
Distribuzioa
Interpreteak :
Jose Cazaubon, dantzaria
Jokin Irungaray, musikaria
Koregrafia zuzendaritza :
Pantxika Telleria
Musika zuzendaritza :
Kristof Hiriart
Koregrafia :
Arantxa Lannes
Adaptation texte :
Sustrai Colina
Emanaldiaren txostena