
Irudimenerako txartela : Senperen, gazteek badute beren txartela arte eszenikoetara.
Eta arte eszenikoen aurkikuntza gazte guztientzat eskuragarri balitz? Horixe da Elirale-Pantxika Telleria konpainiak «Ticket pour l’Imaginaire» ekimenaren bidez bultzatzen duten asmoa. Europako Interreg-Poctefa LOTU programaren baitan, proiektu honek haur, nerabe eta gazte guztiei hiru ikuskizun dohainik ezagutzeko aukera eskaintzen die Larreko Kulturgunean : Hika Teatroaren Atearen bestaldean, 2026ko urriaren 31n; Elirale konpainiaren Mamuka, 2026ko abenduaren 12an; eta Led Silhouette konpainiaren Los Perros, 2027ko apirilaren 18an. Antzerkiaren ateak zabaltzeko gonbidapena da, unibertso artistiko ezberdinak ezagutzeko eta norberak aukeratutako heldu batekin kultur esperientzia bat bizitzeko aukera.
Printzipioa sinplea da: gazte bakoitzak dohainik sartzeko aukera izanen du, eta laguntzaile duen helduak 5 euroko tarifa bakarra ordainduko du. Gurasoa, aitatxi-amatxi, familiako kidea edo hurbileko beste pertsona bat izan daiteke laguntzailea, eta horrela belaunaldi gaztearekin une berezi hori partekatu ahal izanen du. «Ticket pour l’Imaginaire» ekimenaren helburua da kultur irteerak ahalik eta jende gehienarentzat eskuragarri egitea, eta gazteen, artisten eta obren arteko topaketak sustatzea, denboraldian zehar antolatutako hitzordu erregularren bidez. Kultur proposamen hauek ikusle guztiei zuzenduak dira: ikuskizun bakar batera joateko edo hiru emanaldietarako pass bat eskuratzeko aukera izanen da.
2026/2027 denboraldian zehar, Elirale Konpainiak eta Senpereko herriak elkarrekin lan egingo dute herritarren eta Larreko Kultur Gunearen arteko lotura sendotzeko, eta gune horrek lurraldeko gazteentzat duen zeregina indartzeko: aurkikuntzarako eta elkartrukerako, ezagutzaren transmisiorako eta gazteen autonomia eta ahalduntzea sustatzeko espazioa izaten jarraitzea.
Poctefa LOTU proiektuaren bultzadari esker sortutako ekimen hau Elirale dantza-konpainiarentzat aukera bat ere bada arte koreografikoarekiko interesa pizten jarraitzeko. Horretarako, urtero Haurrak Dantzan lankidetza-programaren barruan tailerrak egiten diren lehen hezkuntzako ikastetxeetako eta kolegioetako ikasleekin jarraituko da lanean.
Tarifs / Prezioak : 0€ tarif Imaginaire /4€ / 5€ / 8€/ 15€ (pass Imaginaire)
Réservations / Sartzeak :


