Urriaren 31n, larunbatez, 16:00etan, hitzordua dugu Donostiako Hika Teatroa konpainiaren Atearen bestaldean / De l’autre côté de la Porte ikuskizunarekin, Senpereko Larreko kultur gunean.
Atearen bestaldean hitzik gabeko eta ikusizko ikuskizuna da, zuzeneko musikarekin eta oholtzan bi antzezlerekin.
«Bera» ezagutuko dugu: urtebetetze-egunean bakarrik geratzen da, baina ez du bere bakardadean itxita jarraitu nahi, eta konpainia bila abiatzea erabakitzen du. Irudimenak eta musikak gidatuta, bidaia poetiko bati ekiten dio, ustekabeko lekuetara, bizitzaz eta sorpresaz beterikoetara. Pixkanaka, ikusleak haren gonbidatu berezi bihurtzen dira, eta abentura sentikor eta magiko hau partekatzen dute berarekin.
Sarreren salmenta: 0 € (Irudimenaren Txartela) / 4 € / 5 € / 8 € www.helloasso.com/associations/association-elirale
Irudimenaren Txartela programaren eta LOTU Europako POCTEFA proiektuaren baitan.
♦ Ikuskizun honekin lotuta, Artean Atea-ren gaiari buruzko hitzaldia eskainiko da Urriaren 29an, ostegunez, 16:00etan, Senpereko Larreko kulturgunean.
Doako ekitaldia da, guztientzat irekia, eta Jean-Philippe Mercé arte bisualetan espezialista eta artearen historian aditua denak gidatuko du.
♦ Hika Teatroa konpainiaren Zorretan antzezlana ere egun berean eskainiko da, 21:00etan, Larreko kultur gunean.
Euskarazko antzerki-lana da, Euskal Herri Hirigune Elkargoak antolatutako Euskarazko Antzerki Zikloa abiaraziko duena. – SARREREN SALMENTA
Euskal Hirigune Elkargoarekin, Senpereko Herriko Etxearekin eta Zaldubi Ikastolarekin elkarlanean.