Baionako Maurice Ravel Euskal Kostaldeko Kontserbatorioaren eta Errenteriako Herri Arte Eskolaren ekimenez ari da proiektu hau gauzatzen.
Izan ere, bi erakunde bazkideek Pantxika Telleria koreografoarengana jo dute. Bera izango da, aldi berean, Kontserbatorioko eta Errenteriako dantzari gazteen bi taldeen arteko zubi-lana egingo duena eta haien koreografoa. Lehen lan-saioak talde bakoitzak bere aldetik egin ondoren, hogei bat parte-hartzaileak Larreko Kultur Gunean elkartuko dira, dantza-gorputz bakarra osatzeko. Pantxika Telleriaren zuzendaritzapean, beren lanaren emaitza hiru aldiz aurkeztuko dute jendaurrean 2027an: Baionako Jean Grenet antzokian, Errenteriako Lekuona-n eta, azkenik, Senpereko Larreko Kultur Gunean.
Emanaldi horiei esker, besteak beste, interprete gazteek dantzari profesionalen azalean jartzeko eta etorkizunean beren lanbidea izanen den eguneroko bizitza gertutik ezagutzeko aukera izanen dute.
Ikaskuntza-prozesu honek ikuspegi berrietara irekitzea, elkarlana eta transmisioa uztartzen ditu, mugaz gaindiko lurralde batean. Lurralde horretan, gero eta gehiago sustatzen dira arte-trukeak, metodologia partekatuak eta komunikaziorako bideak, hizkuntzak eta arte-irakaskuntza barne.