Urtarrilaren, 10an larunbatez, 17:OOetan, Senpereko Larreko Kulturgunean
Led Silhouette Nafarroako dantza garaikideko konpainia ULTIMATUM piezaren inguruko bilera batera gonbidatzen gaitu. Artistek beren sormen prozesua eta Larrekon egonaldi artistiko batek zer erran nahi duen partekatuko dute, arriskuak hartzeko, elkarrizketarako eta sorkuntzarako espazio gisa. Ekitaldi honek publikoari konpainiaren sormen prozesua eta eszena ikerketa ikuspegi berri batetik ezagutzeko aukera emango dio.
Lan hau kolapso emozional, klimatiko eta politiko batetik sortzen da, eta dantza,antzerkia eta zinema uztartzen ditu giza existentziaren kontraesanak aztertzeko. Eszenatokian, gorputza erresistentzia-eremu bihurtzen da: irauten du, agortzenda eta gero berpizten da.
Martxel Rodríguezek eta Jon Lópezek sortutako, Led Silhouette lanak intentsitate emozional handiko eta hizkuntza paregabeko lan berritzailea garatzen du. Konpainiak nazio eta nazioarteko ospe sendoa du, antzoki eta jaialdihandienetan aritu ondoren.
Sarrera doan
LED Silhouette eta HIKA Teatroa konpainiekin lankidetzan, POCTEFA proiektu europarraren barruan
