Gure jatorri euskaldun eta katalanak elkarrekin elkartzen dira jauziaren inguruko hiztegi komun bat aurkitzeko (jauzi ekintza). bOta-k katalanez jauzi erran nahi du eta euskaraz jaurti.
Jauzia baliabide koreografiko eta dramaturgiko gisa erabiliko dugu, bi lurraldeetako dantza tradizionalen oinarria. Belaunaldiz belaunaldi transmititzen diren bi kultura herrikoiak, besteak beste, ahotsaren eta gorputzaren bidez. Dantza, kolektibo batean dastatzen dena, sarritan zirkulu batean ospatu ohi da, elkarri begiratzeko, taldean konektatzeko eta elkar hobeki ulertzeko. Kantu polifonikoek natura, poza eta kolektiboaren indarra ospatzen dituzte. Melodiak eta erritmoak ehuntzen dituzten musika tresnak, gorputzei berez bizia ematen dietenak.
bOta bi kultura horiek zerk lotzen dituen ezagutzeko gonbidapena da.
Bidaia dantzatu eta kantatua.
Jon eta Joana, dantzari eta koreografo garaikideek, jauzia, zirkulua, jolasak eta erritmoak uztartzen dituen idazpen bati ekingo diote, eta haien lan ardatzak gai hauen inguruan arituko dira :
Espazio publikoa, jai herrikoiak, lurraldeak, diziplinartekotasuna, ahotsa eta testua, eta makila tresna koreografiko eta erritmiko gisa.




