
Irudimenerako txartela : Senperen, gazteek badute beren txartela arte eszenikoetara.
Eta arte eszenikoen aurkikuntza gazte guztientzat eskuragarri balitz? Horixe da Elirale-Pantxika Telleria konpainiak «Ticket pour l’Imaginaire» ekimenaren bidez bultzatzen duten asmoa. Europako Interreg-Poctefa LOTU programaren baitan, proiektu honek haur, nerabe eta gazte guztiei hiru ikuskizun dohainik ezagutzeko aukera eskaintzen die Larreko Kulturgunean : Hika Teatroaren Atearen bestaldean, 2026ko urriaren 31n; Elirale konpainiaren Mamuka, 2026ko abenduaren 12an; eta Led Silhouette konpainiaren Los Perros, 2027ko apirilaren 18an. Antzerkiaren ateak zabaltzeko gonbidapena da, unibertso artistiko ezberdinak ezagutzeko eta norberak aukeratutako heldu batekin kultur esperientzia bat bizitzeko aukera.
Printzipioa sinplea da: gazte bakoitzak dohainik sartzeko aukera izanen du, eta laguntzaile duen helduak 5 euroko tarifa bakarra ordainduko du. Gurasoa, aitatxi-amatxi, familiako kidea edo hurbileko beste pertsona bat izan daiteke laguntzailea, eta horrela belaunaldi gaztearekin une berezi hori partekatu ahal izanen du. «Ticket pour l’Imaginaire» ekimenaren helburua da kultur irteerak ahalik eta jende gehienarentzat eskuragarri egitea, eta gazteen, artisten eta obren arteko topaketak sustatzea, denboraldian zehar antolatutako hitzordu erregularren bidez. Kultur proposamen hauek ikusle guztiei zuzenduak dira: ikuskizun bakar batera joateko edo hiru emanaldietarako pass bat eskuratzeko aukera izanen da.
2026/2027ko denboraldi osoan zehar, Elirale konpainiak eta Senpereko Herriko etxeak, halaber, herritarren eta Larreko Kulturgunearen arteko lotura indartu nahi dute, eta Larrekok lurraldeko gazteentzat aurkikuntzarako eta elkartrukerako, transmisiorako eta emantzipaziorako gune izaten jarrai dezan nahi dute.
Tarifs / Prezioak : 0€ tarif Imaginaire /4€ / 5€ / 8€/ 15€ (pass Imaginaire)
Réservations / Sartzeak :


