BOTA

Gure jatorri euskaldun eta katalanak elkarrekin elkartzen dira jauziaren inguruko hiztegi komun bat aurkitzeko (jauzi ekintza). bOta-k katalanez jauzi erran nahi du eta euskaraz jaurti.

Jauzia baliabide koreografiko eta dramaturgiko gisa erabiliko dugu, bi lurraldeetako dantza tradizionalen oinarria. Belaunaldiz belaunaldi transmititzen diren bi kultura herrikoiak, besteak beste, ahotsaren eta gorputzaren bidez. Dantza, kolektibo batean dastatzen dena, sarritan zirkulu batean ospatu ohi da, elkarri begiratzeko, taldean konektatzeko eta elkar hobeki ulertzeko. Kantu polifonikoek natura, poza eta kolektiboaren indarra ospatzen dituzte. Melodiak eta erritmoak ehuntzen dituzten musika tresnak, gorputzei berez bizia ematen dietenak.

bOta bi kultura horiek zerk lotzen dituen ezagutzeko gonbidapena da.

Bidaia dantzatu eta kantatua.

 

Jon eta Joana, dantzari eta koreografo garaikideek, jauzia, zirkulua, jolasak eta erritmoak uztartzen dituen idazpen bati ekingo diote, eta haien lan ardatzak gai hauen inguruan arituko dira :

Espazio publikoa, jai herrikoiak, lurraldeak, diziplinartekotasuna, ahotsa eta testua, eta makila tresna koreografiko eta erritmiko gisa.

Duo koreografikoa zuzeneko musikarekin espazio publikoarentzat
Sorkuntza : 2026
Iraupena : 30 minutu
Publiko guztientzat

Banaketa :

Koreografia & Interpretazioa | Joana Millet Arias & Jon Vernier Bareigts
Laguntza koreografikoa | Pantxika Telleria & Victor Pérez
Musika sorkuntza eta Interpretazioa | Xabi Darthayette
Eszenografia | Elirale-Pantxika Telleria Konpainia
Ikus-entzunezko eta ekoizpen grafikoa | Lucia Palli
Ekoizpen arduraduna | Christian Aldaco

Koprodukzioak  :

# Euskal Herria Hirigune Elkargoa
# TOPADA Fabrika
# CCN Malandain Ballet Biarritz

Laguntzaileak:

# DRAC Nouvelle-Aquitaine (Kultura Ministeritzak konbentzionaturik)
# Nouvelle-Aquitaine Eskualdeko Kontseilua
# Pirinio Atlantikoetako Departamendua 64
# Euskal Herria Hirigune Elkargoa
# Senpereko Herriko Etxea