Konpainia

EliralE konpainia

Elirale konpainia 2001ean sortu zuen Euskal Herriko Donibane Lohizune herrian (64) Pantxika Telleria koreografoak. Bere antzerki gestuala garatzea eta bere esperientzia koreografikoa partekatzea izan dira koreografoa konpainia-proiektu honi bizia ematera eraman duten helburuak. 18 urte geroago ere oraindik eguneroko pizgarri suertatzen zaizkigu helburu horiek.

Hasieratik bertatik, onespen zabala izan du konpainiaren sormen-lan koreografikoak mundu profesionalaren aldetik:

  • Eusko Jaurlaritzaren Lehiaketa Koreografikoaren lehen saria,
  • Marseille-Pietragallaren ballet Nazionalerako sorkuntza,
  • Carcasonako Jaialdiko Errebelazio saria, hau guztia 2002an,
  • Malandain Ballet Biarritzeko CCN Studio-ren ongietorria, 2003, 2005, 2012, 2015 eta 2018an.
  • Euskal koreografoen plataforma Berlinen, 2012an,
  • Madrilgo Lehiaketa Koreografikoa 2017an.

Prentsa nazionalak ere adierazi du konpainiarekiko bere aintzatespena hasiera-hasieratik hainbat hedabidetan: Libération, Danser, Danse Corservatoire, Danser canal historique.

Errekonozimendu profesional horren ondorioz, lanak nahiko azkar zabaltzen dira Bilbotik Baionara doan lurralde batean, hasiera batean Iruñetik igaroz. Koreografoak bi plano paralelotan lan egiten du:
– publiko guztiarekin pieza esperimentalen bidez, in situ, Eliralerekin edo beste konpainia batzuen lankidetza-eskaerei erantzunez, Kukai edo LagunArteren kasuan adibidez.
– publiko gaztearekin, 2005ean, Eliralerekin, ama bihurtuta.

Lodikroko eta Ninika antzezlanek, hurrenez hurren 2007an eta 2009an sortuak, Elirale konpainiak 3 urtetik aurrerako publiko gaztearentzako antzeztutako bi lan giltzarri izanik, 2008tik aurrera konpainia osatzen duten profesionalen talde iraunkorra bilduko dute. Konpainiarentzako eskualde-neurriko zabalkundea ere ekarriko dute. Hala, konpainia asko hedatzen hasiko da: Akitania Berriko Eskualdetik Hego Euskal Herrira.

2015ean, Elirale konpainiak Avignongo jaialdiaren aldeko apustua egin zuen, publiko gaztearentzako ikuskizun batekin: Ninika. Avignongo Golovin antzokian izan ziren hiru astetako emanaldiak oso positiboak izan ziren, 200 emanaldi baino gehiago eskaini baitira eta gaur egun ere birak egiten baititu. Alde kuantitatibotik haratago, Avignonek konpainiari lurralde berrietara zabaltzeko aukera eman dio eta, bereziki, Frantzia osora zabaltzeko aukera. Esperientzia honek gure piezak osatzeko moduari oinarri bat emateko aukera eman digu, hala arte aldetik nola ekonomia aldetik ere. Avignonen zeuden prentsa nazionaleko kritikarien artikuluek ere konpainia erreferentzia gisa jarri dute publiko gaztearentzako sorkuntza koreografikoaren arloan.

Avignonetik irtendakoan, ikerketa-lan bati ekin zion konpainiak, Euskal Jauzien sistema koreografikoak keinu-gestualetan eragin dezakeen modua gai gisa jorratuz. Pantxika Telleria bere gestualitate garaikidearen berezitasuna zertan datzan bilatzen ari da. Saltoen, jauzien, eta haien berezitasunen bilketan lan egiten du, 80 urtetik gorako dantzari eta musikarien mugimendua aztertzeko Feldenkraïs metodoan oinarritutako mugimenduaren azteketarako tresnen laguntzarekin. Elirale konpainiaren baitan, bere gogoeta eta ibilbidea egungo euskal dantza tradizionalaren munduko dantzari eta musikariekin elkartrukatzen eta alderatzen du. Bilaketa horrek bere hizkuntza koreografikoaren berezitasunak zorrozki finkatzen laguntzen dio koreografoari, eta aldi berean ikerketa horrek, publiko gaztearentzako ikuskizun berri bat sortzen du: Xihiko. Horrek Scenes Conventionnés sarea garatzeko aukera eman dio konpainiari. Hala, gaur egun, sare profesionala gai da konpainiaren gestualitate identifikagarria eta berezia atzemateko.

Aldi berean, Oa-huetak formaren sorkuntzak euskararekin lotura duen sormen koreografikoaren dinamikan egotea ahalbidetu digu. Bi dantzari, horietako bat dantza tradizionalaren mundutik etorria eta bi urtez dantza garaikidean gure konpainia barruan murgildu dena, profesionalizatu egin dira. Gure konpainiak euskararekiko duen gero eta sentsibilizazio handiagoaren premiei erantzuteko, bi dantzari gazte hauek ere bitartekaritza-lanaren inguruan sentsibilizatu ditu gure konpainiak. Interprete gazte hauekin bi urteko konpromisoa hartu dugu heziketari eta geureratzeari dagokionez, lau urteko ziklo baten barruan, gazteen sustapenerako Porosus Dotazio Funtsaren laguntzari esker. Lankide ditugun interpretariak dira orain bi gazte horiek.

2017an, Pantxika Telleriak bere antzerki-gestualitatea birgaldekatu nahi izan zuen publiko helduari zuzendutako antzezlan koreografiko garaikide batean: Artha. 5 dantzari platoan, “Dantza maitatzeko denbora” jaialdian sortu zen, Biarritzen, 2019ko irailean. Kritika sutsuak jaso zituen prentsa espezializatuaren aldetik. Antzezlana zabaltzeko lanean ari gara.

2019 urteak edukiaren gaiari buruzko ikerketa-lan bat abiarazi du, Arthatik-at izenekoa, eta hiru duoren proposamen bat izango da, triptikozko deklinazio batean, eta publikoak nahastuko ditu, publiko gaztearentzako gure proposamena “… urtetik gorako publiko osora” zabalduz. Testuinguru horretan, 3 urtetik aurrerako gure ikuskizun berria sortzeari ekin diogu: O !. Koreografoak lan berri horrentzako aukeratu duen gailua 8 metroko diametroa duen kupula puzgarri bat da, 4m50eko altuerarekin. 2020ko otsailean sortutako bakarlari-lan honek dantza garaikiderako lehen sarrera-atea izan nahi du umeentzat.

 

Pantxika Telleria, Koregrafoa

Donibane Lohizunen sortua den Pantxika Telleriak txikitatik edan du euskal dantzaren iturritik. Handitu ahala, lehenik modern-jazzaren mundua ezagutu du eta ondotik dantza klasikoarena. Horrela, 1987an Pariseko Dantza eta Musikaren Goi Kontserbatorio Nazionalean sartzea lortzen du. 1989ko maiatzean, belauneko zauri larri bat dela eta uste baino lehen uzten du CNSMa. Berriro ikasketa arruntei lotzen zaie eta espainiar letra eta zibilizazio DEUG diploma eskuratzen du Bordeleko unibertsitatean. Alabaina, dantza modu profesionalean bizitzeko grinak bizirik dirau bere baitan eta 1996eko ekainean Bordeleko CAFEDEM eskolan Dantza Irakasle Estatu Diploma erdiesten du. Urte bereko irailean Biarritzeko Gillet-Lipszyc dantza eskolako dantza klasiko irakasle bihurtzen da. Haatik, Pantxikak ez du ahanzten kulturari orokorki eta Euskal Herrikoari bereziki dion atxekimendua : heziketa munduan eskolak ematen dihardu haurrei dantza ezagutaraziz eta aldi berean euskal dantza tradizionalen garapena sustatu asmoz ari diren elkarte batzuetan ere lan egiten du. Dantza emanaldien kritikak ere idazten ditu Euskal Herriko eguneroko prentsan. Azkenik, Biarritz Culture udal elkarteko lankide izendatzen dute 1998ko ekainean, bertan ikuslegoarekiko harremanen ardura ematen zaiolarik. Koreografia, halere, aspaldiko gogoa da eta gogo hau gauzatzeko asmoz, 2001eko martxoan, EliralE konpainia sortzen da, 1901eko legepeko elkarte gisa. Koregrafi sorkuntza profesionalean urte batez hasi eta gero, Pantxika Telleriaren Firua lana Euskadiko Eusko Jaurlaritzak antolatutako koregrafo gazteen sailean onartua da eta erakutsia. 2002an ere, Pietragalla-Marseilleko Ballet Nazionalaren eskolak gomitatzen du 15 dantzari gazteentzat sorkuntza koregrafiko bat eskatuz.

Urtero Elirale konpainiarekin sorkuntza bat proposatuko du dantzari, antzerkilari, bideasta, idazle, musikaritartean izanen direlarik:001, Eden, Andante, Exquise exubérance,Hiruki-Lauki, Kadira, 23:22, Lodikroko, Otto, Ninika, Gorpitz, Ka dira eta Satie-ka sortuko dira. 2009 an Jon Mayak zuzendutako Errenteriako Kukai taldearekin hasiko da kolaboratzen eta bost dantzari eta bi perkusio-jolerentzat sortuko dute Soka izeneko pieza ; Kukairekin Sok(2) eta Fight for fandango sortuko ditu koreografoak. LagunArte konpainiarekin Kristof Hiriart-i lagunduz Zun sortu du. 2014ean Kristof Hiriart, Arkaitz Miner eta Jokin Irungarai musikariekin Jauzi sistema aztertuko dute  eta ikerketa lan horren ondorioz Xihiko emanalida sortuko du 2016eko otsailan. Ikerketa eta sorkuntza lan honengatik Elirale Konpainiak Frantses Kultur Ministeritzaren laguntza lortua du.

Sorkuntza profesionalak.
2022 Fuga! (Elirale konpainia)
2020 O! (Elirale konpainia)
2018 Artha (Elirale konpainia)
2017 Bihotz bi (Elirale konpainia)
2016 Xihiko eta Oa-huetak (Elirale konpainia)
2015 Satie-ka (Elirale konpainia)
2014 01.01 (Elirale eta LagunArte konpainiak)
2013 Ka dira (Elirale konpainia)
2012 Zun (LagunArte konpainia)
2012 H. (Elirale konpainia)
2011 Ninika eta  Gorpitz (Elirale konpainia)
     Fight for fandango (Kukai konpainia)
2010 Sok(2) (Kukai konpainia)
2009 Otto (Elirale konpainia)eta Soka (Kukai konpainia)
2007 Lodikroko (Elirale konpainia)
2006 23:22  (Elirale konpainia)
2005 Kadira (Elirale Konpainia)
2003 Hiruki-Lauki (Elirale konpainia)
2002 Andante (EliralE konpainia).
2002 Exquise exuberance (EliralE konpainia).
2002 Esquisse pour une vie (Ecole du Ballet national de Marseille Marie-Claude Pietragalla.).
2002 Eden (EliralE konpainia).
2001 001 eta Firua (EliralE konpainia).
Beste sorkuntzak :
1997ko abendua Berako Kultur etxean
Bera de Bidasoa - Azkaine : Udaberriaren sakrea (Le sacre du Printemps). 8 dantzari eta 3 aktorerentzako (Musika : Igor Stravinski).
1997ko ekaina
Bilboko Kafe-Antzokian : Erdi Guneak. Dantza eta literaturaren arteko harremanaren inguruko performance artistikoa bi idazle gazterekin.
Baionako antzokian :Iruretagoienaren "Ixtorio Mixtorio" dantza tradizionalezko emanaldiaren sorkuntza koreografikoan parte hartzen du.
1996eko abenduan Berako Kultur etxean
Bera de Bidasoa - Sara : Maldan gora. Gabriel Arestiri keinu bat.
8 dantzarirentzakok pieza (Musika : Maurice Ravel).
1995ko abendua Sarako polikiroldegian
Sara, Azkaine eta Zubieta : Errotaren barnean.
7 dantzarirentzako pieza, denbora eta tradizioaren arteko loturak esploratuz (Musika : Béla Bartók).
Lan esperientzia:
1996-1999 Formakuntzaren eta garapen teknikoaren arduraduna da Maritzuli dantza tradizional konpainian.
1998-2006 Ikuslegoarekiko arduraduna Biarritz Culture-n.
1997- 2002 Euskal Dantzarien Biltzarreko animatzaileen formatzaile,honako arloetan : garapen teknikoa, pedagogia eta anatomia.
1996-2006 Professeur de danse classique à l'Ecole des Ballets Gillet-Lipszyc à Anglet et à Biarritz.
1996-1999 Dantza klasiko irakaslea Azkainen, Flik-Flak elkartearen baitan, non besteak beste sorkuntza koreografiko mintegi bat eramaten duen. Heziketa munduan esku hartzen du, hainbat ikastoletan “Baiona, Azkaine, Hazparne, Hendaia, Urruna, Senpere, Uztaritze, Sara, Biarritz“ dantzaren hastapenak proposatuz 4 urtetik 11 urtera bitarteko haurrei.
Bestelako lanak:
1999-2000 Euskadi Irratian : asteroko bi kronikaren arduradun, « Iparraldeko Kalaka » emankizunean.
1999-2003 Euskal Telebistan : "Bertatik Bertara" emankizunean hilabeteroko solaskide.
1996 -1998 Egunkaria eta Gara-n : dantza kritikak idazten ditu.
1997 - 1998 Baionako Gure Irratia-n : dantza kronikaria Biarritzeko « Maitaldia » dantza festibalaren garaiean eta « zenbakia » emankizunean dantza atalaren arduradun.
1993 - 1999 Azkaine, Sara, Bera eta Etxalar biltzen dituen hilabete kulturalaren kide-antolatzaile.
1990 - 1995 Euskal ihauteri tradizionala antolatu ohi duen duen Donibane Lohizuneko « Ihauteri » elkarteko kide-antolatzaile.