Iraupena: 30 minutu.
Publikoa: 3 urtetik gorako publikoarentzat.
Helduak kupulan sartzen ahalko dira sartze bikoitz bati esker.
hitz artistikoa
O!
Oihantxo, Orekatxo, Olio, Ostinato, Oilo, Ozeano, Beñat ErmitañO, UnibertsO, Olimpo, JariO, Ostiko, Olivier, Oleg…
O! hau mirespenaren O da. Haur txikiek ongi dakite O hau marrazten beraien aho borobilarekin. Goazen heldu gisa haien ondora O horretaz berriz gozatzera.
« O!» dantza garaikide bakarkako bat da nun dantzariak kantatzen eta musika jotzen duen.
Sorkuntza prozesuan den solo honek miresgarritasun arloa jorratu nahi du, mugimendua, bere itzalak eta bere argien bitartez.
Itsaso zabalean harri bat altxatu eta haunditasun horretan izaki nimiño bat aurkitu, Beñat ermitaritxo bat edo izaki mitologiko bat.
Mirespen hori lortzeko Pantxika Telleria koregrafoak bere lana edukitzaile batetan babestu nahi du. Hurbiltasun horretan 3 urtetik gorako ikusleak dantza hunkitzen, dantza dastatzen ahalko du. Koreografoak berme erritmikoen esker ikusleari dantza entzunarazi nahi dio ere bai, ahots kantatuaren laguntzarekin ; Espazio zirkularrean den dantzari bakarlariari lehentasuna eman nahio dio, kiribil bakarra behin eta berriz ere bilatzeko.
IKERKETAREN GAIak
-
Dantza jauzien sistema ikertu punktuaziodun ibiltzearen bitartez, argiztapenarekin duen lotura galdezkatuz
Dantza garaikidearen jestu abstraktua haurreri irakurgarri eta ulergarri nola bilakarazi ?
Ahots kantatua eta dantzariaren musikalitatea
Espazioa zirkularraren eragina ikuslearekiko eta lotura kolektiboa nola egiten duen
EDUKIA
« O! » kupula batean iraganen den ikuskizun bat da. Antzokiak ez diren lekuentzat egokia da bainan aterpe bat beharko da : ikasgela, psikomotrizitate gela, erabilera anitzeko gela bat, aterpe bat…. Kupula hau puzgarria da eta ikusleek kupularen barruan emanaldia biziko dute. Kupulak gehienik 46 pertsona (haurrak eta laguntzaile helduak barne) aterbetzen ahalko ditu emanaldika. Koreografia kupularen gangan ikusten ahalko da, estetika eta giroak bilatuz argien bitartez.
Eszenatokia erdian eta zirkularra izango da, ikusleak erdi etzanda egongo dira eszenatokiaren inguruan harmaila baten gainean. Eszena eta harmaila gure zuzendari teknikoak ditu asmatuko. Bi elementu horien eraikitzeko, ikusgarritza arloan espezializatua den fabrika tailer bat beharko dugu.