Le Temps d’Aimer – Nanteseko CCN elkartea

Centre Chorégraphique Malandain Ballet Biarritz elkartearekin dugun lankidetza-ekimenaren barruan eta “Le temps d’aimer la danse” (Dantza maitatzeko garaia) festibalaren 31. edizioaren inguruan, atsegin handiz hartuko dugu Nantesko CCN elkartea “Il nous faudrait une secrétaire”(Idazkari bat beharko genuke) izenburuko ikuskizunarekin irailaren 14an (asteartea) Senpereko Larreko Kulturgunean.

Zenbaitetan Pina Bausch-en eta Buster Keaton-en arteko sintesi gisa definitutako artista izanik, abentura berri bati ekin dio jatorriz Turin hirikoa den Ambra Senatore koreografoak. Eta kide duen Marc Lacourt koreografo apartarekin bikote-jardunean, agerian eraikitzen eta deseraikitzen dituzte antzerkia eta dantza, espiritu olgetariarekin eta gainezka egiten duen fantasiaz beteta. Irteeren eta berriz elkartzeen ballet batean, kontalari egiten zaigu bikotea, oroitzapenetan eta bizi-kontakizunen aztarnetan murgilduta. Bikotearen istorioek sigi-saga egiten dute, errebotatu egiten dute, zalantzak jotzen dituen istorioak dira, berrabiatu egiten dira, eta sotil eta eraginpeko ageri zaigu haien dantza. Bi gidari arin, begiak zuloetatik kanpo ditugula jarraitzen ditugun ezin aurreikusizko bi kontalari. Nora joateko baina? Bost axola! Odisea eder guztietan bezala, gorabeherak beti izan ohi dira amaiera baino pilpiragarriagoak.

Sarrerak : https://letempsdaimer.com/eu/compagnie/ccn-de-nantes-ambra-senatore/

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude