Kontaktua (ber)eginez

Publiko agurgarria,

Beharrezko ixiltasun gune hunen ondotik, Elirale Konpainia berriz zuekin kontaktua egiteko asmoarekin hurbiltzen zaizu eta hau gogo handiz zuri berri batzuen emaiteko eskola-sartze huntan. Lehengo sasoinak zintizilik utzi gaitu, eta lan egin dugu orduan, O! gure obra berria edo Oa-huetak, Ninika eta Xihiko bezalako gure errepertorioaren piezen hedatzearen atzeratzearen eginkizunera.
Berriz dantzatzea guretzat zen funtsezkoa: Konpainiak berriz ideki die bere dantza-lekua bere dantzariei uztailetik gora eta Akitainia Berriko DRAC-ari ihardetsi diogu “vacances apprenantes” deituriko bultzadean; koregafiaren arteari sentsibilizazio ibilbide oso bat eramana izan da uztailan eta agorrilan, Senpereko aisialdi zentroarekin berrogoi bat haur hunkituz. Ber norabidean, mediazio gogoeta bat ideki dugu eta espero dugu laster emankorra izanen zaigula. Paraleloki, ekoizpen mailan Fuga! gure sorkuntza berria jorratu dugu ere…

Sartzen huntan, gure borondatea da lehenik gure erakunde-partaideen eskertzea: Senpereko herriko-etxea, Euskal Elkargoa, EKE, Departamenduzko Kontseilua 64, Akitainia berriko Eskualde Kontseilua, OARA, Etxepare institutoa, Malandain Ballet Biarritz Zentru Koregrafikoa. Beraiei esker gure lanaren segidapena ahal izan dugu segurtatu. Azpimarratu nahi dugu ere kultur egituren goxotasuna, gure piezei harrera egin behar zieten eta atzerapenetan sustengatu gaituzte erabat.

Dinamika eder guziei esker, gure elirale.org webgunean Konpainiaren emanaldien hedapenaren egutegi berria aurkituko duzue beraz.

Zuek hitz-ordu horietan gurutzatzea hauxe da orain gure desira handiena.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude