“Haurrak Dantzan” eskola-proiektua Senperen

Urtarrilaz geroztik, Senpere herriko eskola publikoko 130 ikasleak sainete gisako antzezlantxoak lantzen aritu dira, esaterako, zaldun bat antzezten, basoko otso edo beldar baten antzera mugitzen, edo loratze betean dagoen lorea sinbolizatzeko antzezpenean, besteak beste. Astelehen, astearte eta asteazkenetan, Pantxika Telleria eta Chloé Sindéra Elirale Konpainiako koreografoak eta artista koreografoak dantzari hasiberri horiei ongietorria egin eta haientzako eskolak zuzentzen dituzte Larreko Zentroan, 4 hilabetez lanean aritu ondoren jendaurreko emanaldi bat prestatzeko helburuarekin.

Haur-hezkuntzako txikienekin hasi eta lehen hezkuntzako (CM) 5. eta 6. mailetaraino, dantzan hasteko ikastaro horiek arnasketa eta gorpuztasuna lantzeko eta mugimendua miatzeko aukera ematen diete ikasleei, eta ondo pasatzeko aukera aldi berean. Izan ere, haurrak, bakoitza bere erara, bikain moldatzen dira inprobisazio eta bat-batekotasunean, aldi berean pedagogikoak eta ludikoak diren tailer horietan. Bestetik, talde-koreografiak egiten dituzten bitartean, gogo onez ikasten dute espazioan kokatzen, besteei entzuten eta talde-nozioa errespetatzen, kolore anitzeko sinkronizazio kolektibo ia perfektu bat lortzeko.

Eta haien lanaren emaitza ederra ikus dezazun, anima ditzazun, eta dudarik gabe, tarte atsegin batez goza dezazun, emanaldi hauetara gonbidatzen zaitugu:

  • Apirilaren 13an, asteazkena, 18:30ean, Larreko kulturgunean, lehen hezkuntzako haurrak.
  • Apirilaren 14an, osteguna, 18:30ean, Larreko kulturgunean, haur-hezkuntzako haurrak. Aurkezpen horren ostean, Bihotz2 ikuskizuna eskainiko da, Elirale Konpainiak 2017an sortutako duo koreografikoa.

(Proiektua elkarlanean egin da Senpereko Udalarekin, DRACekin eta Euskal Hirigune Elkargoarekin batera).

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude