Fuga!-ren estreinaldiaren ondotik Angeluko Quintaou antzokian, Hego-Akitaniako Eszena Nazionalaren udazkeneko programaren barruan, urtarrilean, Luhuson eta gero Garazin gure azken proposamen koreografikoa aurkeztuko dizuegu.
Lau interprete, hots hiru dantzari eta musikari bat, eszenan elkartzen dira gorputzen korapiloa eta beraien arteko menpekotasuna garatzeko Mutxikoen sistemaren bitartez. Zuzendari koreografiko gisa, Pantxika Telleriak denboran zehar bidaia bat bultzatzen du piezaren hasieran jotako Maiana-ri esker. Dantzarien artean ustekabeko loturak sortzen dira, eta guztiz beharrezkoa iruditzen zaigu mudatzea elkarrekin zeharkatzeko eta berreraikitzeko. Denborak ihes egiten du Fugan!
Torrom Borrom musika akonpainamenduak, eszenografiak, argiek eta jantziek irudimen hunkigarri horren oihartzuna dute. Fuga!-k pixkanaka bere sekretuak agerian uzten dizkigu, geldi-geldiro ikuslea liluratuz.
Gazteen artean hezkuntza artistikoa sustatzeko asmoz, Euskal Herri Elkargoak bi eskola-emanaldi antolatu ditu urtarrilaren 24an, asteartez, eta 27an, ostiralez, Luhuson eta Donibane Garazin.
Egun berean, bere kultur denboraldiaren barruan, Fuga! programatua izanen da Garaziko Vauban zinema gelan, 20: 30etan, eta erreserbak irekiak dira esteka honi jarraikiz:
Erreserba FUGA! 23/01/27, ostiralez – 20H30
55′-ko hirukote koreografikoaren emanaldia 10 urtetik aurrera izango da ikusgai.
Prezioak: 4€, 6€ eta 10€.
(DRAC Akitania-Berria, Hego-Akitania Eszena Nazionala, CCN Malandain Ballet Biarritz, Euskal Herri Elkargoa, Senpereko Herriko Etxea, Pirinio Atlantikoetako departamendua , Euskal Kultura Erakundea-rekin elkarlanean)