Le Temps d’Aimer – O!

Centre Chorégraphique Malandain Ballet Biarritz elkartearekin dugun lankidetza-ekimenaren barruan, besteen gainetik nabarmentzen diren bi hitzordu proposatzen dizkizuegu “Le temps d’aimer la danse” (Dantza maitatzeko garaia) festibalaren inguruan, zeina Biarritzen garatuko den irail osoan, 10 egunez Iparraldea dantzarekin lotutako ezinbesteko elkargune bihurtuz!

31. edizio honetarako, Elirale konpainia pozarren dago ekitaldian bi modu desberdinetan parte hartuko duelako. Biarritzera joango gara gure kupula bertan ipintzera O! ikuskizunarekin, eta atsegin handiz hartuko dugu Nantesko CCN elkartea “Il nous faudrait une secrétaire”(Idazkari bat beharko genuke) izenburuko ikuskizunarekin irailaren 14an (asteartea) Senpereko Larreko Kulturgunean.

O!

O! ikuskizuna irailaren 13tik (astelehena) irailaren 16ra (osteguna) programatuta dago Biarritzeko Alsazia pilotalekuan (Alsazia karrika 21, 64200 Biarritz).

Astelehena 09/13 : 17:30 & 19:00
Asteartea 09/14 : 17:30 & 19:00
Asteazkena 09/15 : 11h & 16:00 & 18:00
Osteguna 09/16 : 17:30 & 19:00

Sarrerak : https://letempsdaimer.com/eu/compagnie/elirale/

Harridurazko O! handi bat, haurrek txundituta eta ahoa zabal-zabalik beren ezpainekin marrazten duten horietako bat bezala. Haurrak elkar hartuta kupula formako etxola batera sartzera gonbidatzen ditu Pantxika Telleriaren lan berriak, dantzariarengandik albait hurbilen egoteko. Begien eta arnasaren gertutasunean, nabaritu eta entzun beharreko dantza bat eskaintzen du koreografoak dantzari-musikariarentzako bakartsaio honekin. Proiektatutako itzaletan, gorputzaren erritmoan, dantzaria zutitu egiten da, dantza dastatzen ari den publikoaz inguratuta, publikoari, ikusle dela konturatzean, horrek eragiten dion lilurarekin.
Euskal Hirigune Elkargoak babestutakoa Berpiztu planaren barruan // Institut Culturel Basque / Euskal kultur Erakundearen babesarekin

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude