O!
Dantza garaikide bakarkakoa
2020ko sorkuntza
3 urtetik gorako publikoarentzat
30 minutu
Txikiei zein handiei zuzendutako ikuskizun hau Oihan Indartek edo Ioritz Galarragak interpretatuko solo edo bakarkako lana dugu, eta Pantxika Telleria dugu koreografiaren arduraduna. Itxitako kupula puzgarri harrigarri baten (4m50eko gutxieneko garaierarekin) azpiko gunea baliatuz, 3 urtetik gorako guztiek ikusteko moduko pieza dugu O!, mugimenduaren eta mugimeduak argiarekin duen loturaren bidez harridura txundigarria eragiten duena, itsasoan harri-koskor bat altxa eta handitasun mugagabe horretan funtsezko infinitua aurkituko bagenu bezala, nolabait esateko. Nola txunditzen gaitu haurtzaroak? Bat-batean ageri zaigu hori guztia eta ikusle gisa izango gara horren guztiaren jakitun lan koreografiko aldi berean abstraktu eta izugarri poetikoaren aurrean. Edo nola zeharkatu itsas amildegiak ortzi izartsura iritsi arte. Edo nola adierazi gizakiaren eta gizakia inguratzen duen naturaren arteko loturari dagokionez etendako une baten denbora...
ANTZEZLEAK ETA TEKNIKARIAK
Dantzari musikaria :
Oihan Indart edo Ioritz Galarraga Capdequi
Koreografoa :
Pantxika Telleria
Musika :
Thierry Biscary
Teknikari zuzendaria :
Franck Girodo
Argiztapena :
Javi Ulla
Jauntziak :
Maritzuli Konpainia
Ekoizpen administratzailea :
Guilhem Boudières