FUGA!
Pieza koregrafikoa
Sorkuntza : 2022
3 dantzari1 musikari
50 minutu
Gorputzen lotura erakusten duen pieza koreografikoa da Fuga! non Jauzi sistemari berriz irudimena ideki nahi zaion. Nola gorputz batek beste gorputz bat aitzurtzen eta zulatzen duen sistema hau dekalatuz? Ritmoekin jolastuz nola gorputzen trinkotasunak erdigune nozio hori mugimenduan jar daitekeen?
Hiru gorputz dependente horiek puntuazio-denbora erkideak konposatzen dituzte Artha, 2018ko Eliraleren sorkuntzan bilatzen zen «uhinaren» sentsazioa azpimarratuz.
Sorkuntza honetarako, Cyril Geeroms eta Yutaka Takei dantzari garaikide ditu lankide Pantxika Telleriak eta dantzari horiek onartu dute koregrafoaren jestualaren berezitasunaren partikatzea. Bi dantzari horiek Elirale konpainiaren zutabeak izan dira 2001etik 2009ra. Intereprete horiek garatu egin dira ere koreografo famatuekin lan eginez hala nola Odile Duboc, Lionel Hoche, Carolyn Carlson edo Raimund Hoghe koreografoekin, besteak beste.
Arthatik-at! izenburuko ikerketa artistikoaren ibilbidearen bigarren pieza da Fuga!.
Elirale konpainiarentzat ibilbide hau garatzen da sorkuntza eta mediazio koregrafikoaren artean.
2019an idekia izan da eta 2025ean bururatuko da.
Dependentziaren nozioa galdezkatzen du, galdera hau « nola naizen » lotzen dena « beraz zira » sakonduz.
Hiruurtetik gorako pubikorentzat den O! ibilbide hunen lehen pieza da, 2020ean sortua. Argia eta gorputzaren harremana galdezkatzen du, begiraden perspektiba berriak proposatuz gorputz dantzagarriari buruz.
ANTZEZLEAK ETA TEKNIKARIAK
Dantzariak :
Cyril Geeroms, Oihan Indart, Yutaka Takei
Koregrafia :
Pantxika Telleria
Bitartekaritza :
Oihan Indart
Musika :
Romain Baudoin
Argiztapena :
Javi Ulla
Teknikari zuzendaria :
Aitz Amilibia (Teknik)
Eszenografia :
Atelier Non Troppo eta Frédéric Vadé
Jauntziak:
Dorothée Laurent
Ekoizpen administratzailea :
Guilhem Boudières
Hedapena :
Thierry Biscary (Kalapita productions)
Koprodukzioa:
Frantziako Kultura ministerioa – DRAC Akitania Berria (hitzarmen peko konpainia) / Hego Akitaniako Eszena Nazionala / Malandain Ballet Biarritz zentro koreografiko nazionala / Pirinio Atlantikoetako Departamenduko Kontseilua / Euskal Hirigune Elkargoa / Euskal Kultur Erakundea