Duela 6 hilabete inguru, Senpereko Larreko kultur aretoko platoan, Elirale konpainiak astebeteko “Agerpena” ikastaroa garatu eta koordinatu zuen, dantzari profesional gazte guziei irekia dohainik. Dantza irakasleen, pedagogoen, musikarien eta dantza eta mugimendu ikertzaileen eguneroko esku-hartze ezberdin eta osagarriei esker, 14 interprete gaztek beren jakintzak zabaltzeko aukera izan zuten; praktikatzea, hitzez edo keinuz trukatuz perfekzionatzea, galdetzea eta, batez ere, bide berriak urratzea edo metodologia berriak ikertzea izan ziren ikastaroko egun bakoitzeko eginkizunak.
Formazio honen amaieran, bilakaerak nabariak ziren eta energiak gainezka. Dantzari gazteak haziak ziren, bai keinuetan, bai pentsamendu eredu aurreratuagoetan.
Lehen ekimen horren ondorioz, Elirale konpainiak handitzeko hautua egin du, dantzari gazte horietako bi bere baitan hartuz: Joana Millet Arias eta Vernier Bareigts.
Urte osoan zehar, konpainiak “profesionalizatzeko” engaiamendua hartzen du, gorpuztasunaren eta mugimenduaren ikerketa segituz, publiko ezberdinekin bitartekaritza trukaketak eginez, baina baita 2024rako aurreikusitako hurrengo sorkuntzan aktiboki parte hartuz.